Mundua -
Siria
23 lagun hil dira Sirian poliziaren tiroak jota, Al Yaziraren arabera
Hamarna lagun hil dira Deraan azken zazpi egunotan egindako manifestazioetan.
Erredakzioa
Gutxienez 23 lagun hil dira gaur Siria hegoaldean manifestazio bat desegiteko poliziaren tiroak jota, Al Yazira telebista kateak jakinarazi duenez.
Jazoera Sanamein hirian gertatu da. Bestalde, beste manifestari bat hil da Deraako hirian, Jordaniatik gertu, Al Yaziraren arabera.
Dena den, Al Yazirak esan du ezin izan duela biktimen kopurua egiaztatu.
Lekuko baten arabera, poliziak manifestarien aurka tiro egin du Derran hildakoen aldeko manifestazio baketsu batean parte hartzen zeudenean.
Lekuko baten hitzetan, gutxienez 15 lagun hil dira tiroketa horretan; beste lekuko baten arabera, aldiz, 23ra heldu dira hildakoak, eta 60 bat zauritu dira.
Deraa hiria Damaskotik 100 kilometrora dago, eta bertan mila lagun manifestazio baketsua egin dute gaur.
Hamarna lagun hil dira Deraan azken zazpi egunotan egindako manifestazioetan.