Mundua -
Tsunami arriskua
Zazpi graduko lurrikara batek Myanmar astindu du
Lurrikara Tailandian ere sentitu da. Myanmargo agintariek ez dute oraingoz kalteen edo biktimen inguruko berririk eman.
Erredakzioa
Richter eskalan zazpi graduko lurrikarak batek Myanmar astindu du. Lurrikara Tailandian ere sentitu da,Bangkok hiriburuko etxe-orratzak mugituarazi ditu.&' || 'nbsp;
AEBetako geologia zerbitzuaren arabera Tailandiako iparraldean dagoen Chiang Mai hiritik 111 kilometrora izan du epizentrua, 229,4 kilometroko sakoneran.
Lurrikara mendialdean gertatu da, jende gutxi bizi den tokian, Birmania, Laos eta Tailandia arteko mugan. Eta Myanmargo agintariek ez dute oraingoz kalteen edota biktimen inguruko berririk eman.
Joan den ,martxoaren 10an, 25 pertsona hil ziren eta beste 250 zauritu 5,8 graduko lurrikara baten ondorioz.