Mundua -

Iraultza demokratikoa

'Iraultza baketsua' babestuko duela iragarri du Yemengo Armadak

Mohamed Ali Mohsen Yemengo Armadaren buruordeak jakitera eman duenez, "herriaren eskaerak" ere babestuko dituzte. "Segurtasuna eta egonkortasuna edonon mantentzen lagunduko dugu", azaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Al Jazeera kateak zabaldutako bideo batean Mohamed Ali Mohsen jenerala Yemengo Armadaren buruordeak jakitera eman duenez, Yemengo Armadak babes osoa eskainiko die "gazteen iraultza baketsuari eta haien eskaerei".

"Segurtasuna eta egonkortasuna mantentzen lagunduko dugu, hiriburuan eta behar den leku guztietan, indar armatuen gure anaiekin batera", azaldu du Mohsenek.

Jeneralaren aburuz, "probintzietako enparantzetan bildutako manifestari baketsuen aurkako zapalkuntza areagotu egin da egunak aurrera egin ahala eta horrek ondorioz, gerra zibileko izateko zorian gaude".

Azken asteetako istiluak era bortitzenean zapaldu ostean, Gobernuaren hainbat ministrok dimisioa aurkeztu zuten. Horren ondorioz, Gobernu osoa kargugabetu zuen Ali Abdala Saleh Yemengo presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea