Mundua -

Alarma erradioaktiboa Japonian

Kea darie Fukushimako 2. eta 3. erreaktoreei

- Nahiz eta kea atera erradiazio maila igo ez dela esan du Gobernuak.

-Naoto Kan: "Egoera motel baina sendo ari da hobera egiten".

- Gutxienez 8.650 pertsona hil dira eta 13.620 desagertuta daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Fukushima

Hori dela eta zentral nuklearreko hainbat langile ebakuatu egin dituzte.

Oraindik ez dago argi kea zerk eragin duen, baina Japoniako Gobernuak adierazi duenez inguru horretako erradiazio maila ez da areagotu.

Hozteko lanak

Martxoaren 11n Japonia mendebaldeko kosta astindu zuen 9 graduko lurrikarak kalte handienak eragin zituen erreaktoreetan, 3.ean eta 4.ean, ura botatzen dihardute gaur ere larrialdi zerbitzuek.

3.700 tona ur jaurti dituzte orain arte, erreaktoreen tenperatura jaitsi eta nukleoaren fusioa saihesteko.

Horrez gain&' || 'nbsp;2. erreaktorean horniketa berrezartzea lortu dutela adierazi du Tokioko Elektrizitate Konpainiak (TEPCO)eta&' || 'nbsp; ondorioz hozte eta erradiazioaren kontrolerako sistemak martxan hasi dira.

Bestalde, 5. eta 6. erreaktoreak "geldialdi hotzean" daude, erabat itzalita. Hartara, ez dago fusiorik izateko inolako arriskurik.

Hobekuntza "geldoa baina sendoa"

Naoto Kan Japoniako lehen ministroak Fukushimako zentral nuklearraren egoera "motel baina sendo" ari dela hobetzen adierazi du.

Fukushimako zentraleko egoera "oso larria" dela adierazi du Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeko zuzendariak (IAEA), Yukiya Amanok, baina egoera kontrolpean hartzeko ahaleginen ondorioz Japoniak krisiari eraginkortasunez aurre egingo diola gaineratu du.

IAEAko agintariak Vienan batzartu dira alarma nuklearra aztertzeko. Fukushiman lanean ari direnen baldintza beldurgarriak ekarri ditu gogora Amanok eta euren "ausardia" goraipatu du.

Biktimen balantzea

Biktimen inguruko azken balantze ofizialaren arebera, gutxienez 8.650 pertsona hil dira eta 13.620 desagertuta daude.

Horien artean asko martxoaren 11ko lurrikara eta tsunamiaren ostean kostako hainbat tokitan isolatuta geratu diren 500.000 biztanleren artean egongo direla uste dute erreskate taldeetako kideek.

Espainiarrak Torrejonera heldu dira

Japoniako espainiarren itzulera errazteko Gobernuak pleitatu zuen hegazkina gaur heldu da Torrejon de Ardozera. 154 bidaiari ekarri ditu hegaldiak, horietatik 115 espainiarrak dira.

115 espainiarrekin batera, 22 belgikar eta zortzi brasildar joan dira hegazkinean. Madrilera iritsi direnetik, enbaxada ezberdinek babestu egingo dituzte. Carmen Amela Osasun zuzendari orokorrak esan duenez, ez dute errediaktibitate zantzurik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea