Mundua -

Alarma erradioaktiboa Japonian

Fukushima-1eko 5 eta 6 erreaktoreak 'arriskutik kanpo' daude

- 1, 2, 3 eta 4 erreaktoreetan nukleoaren fusio partziala gertatu omen da.

- Espainiak bidalitako hegazkina Tokiotik atera da 157 bidaiarirekin.

- Biktimen kopurua gora egiten ari da etengabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fukushima-1 zentraleko 5 eta 6 erreaktoreak "geldialdi hotzean" dira; hau da, erreaktoreak guztiz itzali dituzte eta, ondorioz, ez dago nukleoaren fusioaren arriskurik, Kiodo albistea agentziak iturri ofizialetan ouinarrituz zabaldutakoaren arabera.

Hozte-sistema erebat errekuperatu zuten larunbat gauean, bi erreaktoreetako segurtasuna bermatuz.

Hala ere, 1, 2, 3 eta 4 erreaktoreetan nukleoaren fusio partziala izan omen da, martxoaren 11n izandako lurrikara handiaren eraginez, eta operarioek lanean jarraitzen dute erregai nuklearraren ontziak hoztu nahian.

Erradiazioa elikagaietan

Fukushima-1 zentralaren inguruko lurraldeetan hartutako ziazerben erradiazioak segurtasun mailak gainditzen ditu.

Ziazerba kilo batean 24.000 becquerelio iodo neurtu dituzte. Ziazerbak Kitaibarakin hartu zituzten ostiralean, Ibarakiko eskualdean, zentraletik 73 kilometrora, eskualdeko agintarien arabera.

Erradiazioa Elikadura-higienearen Legeak ezarritako maximoa baino 12 aldiz handiagoa da.

Hegazkin bat, Espainiara bidean

Espainiako Gobernuak prestatutako hegazkin bat Tokiotik atera da 80 bidaiari espainiarrekin.

Diplomaziako iturrien arabera, Boeing 747 hegazkina eguerdian atera da Naritako nazioarteko aireportutik.

Aurreikusitakoaren arabera, hegazkinak ordu batzuetako geldialdi teknikoa egingo du Bangkoken eta astelehenean helduko da Torrejonera, 14:30ak aldera.

Hegaldian 157 bidaiari doaz guztira, horietako 80 espainiarrak. Ginontzekoak japoniarrak, espainiarren senitartekoak, eta europarrak dira. Bidaia doakoa da.

Biktimen kopurua gora doa

Martxoaren 11ko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak 8.450 hildako eta 12.931 desagertu eragin ditu Japoniako Poliziak emandako datuen arabera.

Sorospen taldeen helburu nagusia etxea galdu dutenei babesa ematea da, tartean 360.000 ebakuatuei. Azken ahuek agintariek antolatutako 2.200 aterpeetan daude.

Kaltetutako lurraldeei bisita

Naoto Kan lehen ministroak eskualde kaltetuenak bisitatuko ditu astelehenean, Fukushima-1 zentraletik 20 kilometrora dagoen lurraldea barne.

Kan helikopteroan joango da Tokiotik eta Ishinomaki eta Miyagi eskualdeak bisitatuko ditu kaltedunen eskaerak zuzenean entzun eta biltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea