Mundua -
Alarma erradioaktiboa Japonian
Fukushimako bigarren erreaktorearen energia berrezarri du Japoniak
-Honi esker, ihesaldi erradiaktibo berriak sahiesteko hozte protokoloak jarriko dituzte berriro martxan.
-Gobernuak baieztatu duenez, behin egoera kontrolpean izanda, zentrala itxiko dute.
Erredakzioa
Kalte larriak izan zituen Fukushimako bigarren erreaktorearen energia berrezarri dute langileek. Horrek ihesaldi erradiaktibo berriak sahiesteko hozte protokoloak martxan jartzea baimenduko luke.
Horrela, zentrala kudeatzen duen konpainiak kontrol gela ireki eta argiztapen sistema berrezarriko ditu. Gainera, bigarren erreaktorearen hozte lanei ekingo die, lehenengo erreaktoreak jasotzen duen energia horniduraz baliatuta.
Bestalde, Yukio Edano Japoniako Gobernu buruak jakitera eman duenez, behin egoera kontrolpean izanda, Fukushimako zentrala itxiko dute.
Elikagaien salmenta etetea, erabakitzeke
Fukushima eskualdeko elikagaien salmenta etetea edo ez erabakitzeko ikerketa abiatu dute Japoniako agintariek, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak jakinarazi duenez.
Erradiazio maila altua antzeman dute Fukushima eskualdeko elikagaietan baita Tokioko eta inguruko edateko uran ere. Agintarien arabera, ur hori edatea ez omen da osasunerako kaltegarria.
Iodo erradiaktiboa 8 egunez irauten du eta aste batzuen ondoren, bere erradioaktibitatea gutxitzen da. Horrenbestez, epe horretan gorpuak xurgatzen badu, osasunerako kaltegarria izan liteke; gorpuan pilatu eta tiroideari kalte egin dioezaioke.