Mundua -

Lehen botazioa 30 urtetan

Jende hilara handiak Egipton, Konstituzioaren erreforma bozkatzeko

Konstituzioaren erreformak zazpi artikulu aldatzea eta beste bat kentzea aurreikusten du. Esaterako, presidenteen boterea bi agintalditara mugatu eta presidente izateko betebeharrak murriztuko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parte hartze handia izan da Egipton Konstituzioaren erreforma bozkatzeko deitutako erreferendumean. Larunbat honetakoa, Hosni Mubaraken erregimena amaitu zenetik egiten den lehena da.

Presidente ohiak iragan otsailaren 11n utzi zuen boterea urtarrilaren 25ean hasitako matxinadak behartuta, azken 30 urteetan Egiptoko jaun eta jabe izan ondoren.

Goizeko lehen ordutik hilara handiak izan dira hauteslekuetan eta jendeak bi ordu baino gehiago itxaron behar izan ditu botoa emateko.

Konstituzioaren erreformak zazpi artikulu aldatzea eta beste bat kentzea aurreikusten du. Esaterako, presidenteen boterea bi agintalditara mugatu eta presidente izateko betebeharrak murriztuko dira.

Emaitzak hurrengo egunetan iragarriko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea