Mundua -

Alarma erradioaktiboa Japonian

Fukushima eskualdeko elikagaien salmenta etetea aztergai du Japoniak

-Iodo erradioaktiboa antzeman dute Tokioko edateko uran.
-Balantzea: 7.508 lagun hil dira, 2.603 zauritu, 11.680 desagertu.
-6,1 graduko lurrikara batek Japoniako ipar-mendebaldea astindu du.

89

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fukushima eskualdeko elikagaien salmenta etetea edo ez erabakitzeko ikerketa abiatu dute Japoniako agintariek, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak jakinarazi duenez.

Erradiazio maila altua antzeman dute Fukushima eskualdeko elikagaietan baita Tokioko eta inguruko edateko uran ere. Agintarien arabera, ur hori edatea ez omen da osasunerako kaltegarria.

Iodo erradiaktiboa 8 egunez irauten du eta aste batzuen ondoren, bere erradioaktibitatea gutxitzen da. Horrenbestez, epe horretan gorpuak xurgatzen badu, osasunerako kaltegarria izan liteke; gorpuan pilatu eta tiroideari kalte egin dioezaioke.

"Gutxikako hobekuntza", Fukushiman

Yukio Edano Japoniako Gobernuaren buruak zabaldu duenez, Fukushimako zentral nuklearra "gutxikako hobekuntza" izan du. Hala ere, datozen orduetan gerta litekeena aurreikusi ezin dela baieztatu du Edanok.

Lehenengo eta hirugarren erreaktorearen egoera egonkortu egin da hura hozteko lanei esker. Hala ere, lehenengo erreaktoreak nukleoaren fusio partziala izan du. Baliteke hirugarren erreaktorea egoera berean egotea baina berri hau oraindik ez dute berretsi, Kiodo albiste-agentziak jakitera eman duenez.

 

Tragediaren balantzea

7.508 pertsona hil dira, 11.680 desagertu eta 2.603 zauritu martxoaren 11n jazotako lurrikara eta tsunamiaren ondorioz, AEBetako CNN telebista kateak jakinarazi duenez Japoniako Poliziak aipatu.

Zortzi egunen ostean, gorpuen eta desagertutako lagunen bilaketa lanak jarraitzen dute. 387.000 lagun inguru ebakuatu dituzte eta 2.200 babeslekuetan aterpe eman diete.

 

6,1 graduko lurrikara

Richter eskalako 6,1 graduko lurrikara batek Ibaraki probintzia, Japoniako ipar-mendebaldea, astindu du 18:56ean (10:56 Euskadin), Ibarakiko agintariek jakitera eman dutenez.

Tokion ere sumatu dute lurrikara, baina ez du kalterik eragin. Japoniako Meteorologia Agentziak ohartarazi duenez, baliteke lurrikara honek itsas-mailan "aldaketa txikiak" eragitea. Hala ere, ez da tsunamirik espero.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea