Mundua -
Siriako gatazka
Trumpek Estatu Islamikoko 800 atxiloturen ardura hartzeko eskatu die aliatuei
“Horren aurrean geratzen den alternatiba ez da batere ona, aske uztera behartuta egon baiginateke…”, adierazi du agintariak Twitterren.
agentziak | erredakzioa
Donald Trump AEBko presidenteak Sirian atxilotutako Estatu Islamikoko 800 kideren ardura beregain hartzeko eskatu die Europako aliatuei, epaitu ahal izateko, beste aukera "libre uztea litzatekeelako".
"AEBk Sirian harrapatu ditugun Estatu Islamikoko 800 miliziano bueltan hartzeko eta epaitzeko eskatu die Erresuma Batuari, Frantziari, Alemaniari eta Europako beste aliatu batzuei. Kaliferria erortzeko puntuan dago. Alternatiba ez da batere ona, libre uztera behartuta egongo baiginateke…", adierazi du Trumpek Twitterren.
Trumpen esanetan, AEBk galarazi egin nahi du miliziano horiek "Europan sartzea", segurtasun indarrek egindako ikerketen arabera, hori baitzen Estatu Islamikoaren helburua.
"Horrenbeste egiten dugu eta hainbeste diru gastatzen dugu, badela garaia beste batzuek aurrerapausoa eman eta gai diren lan hori egin dezaten. Estatu Islamikoaren gaineko garaipena % 100ekoa denean erretiratuko gara", gaineratu du.
AEBn indarrak Estatu Islamikoak Sirian duten azken indargunea berreskuratzeko lanean ari dira, Eufrates ibaiaren ondoko gune bat.