Mundua -

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Zentral nuklearren larrialdietako sistemak berrikusi behar dira'

Luis Echavarri ELGAko Energia Nuklearraren Agentziako zuzendariak ohartarazi duenez, Fukushimako egoera "okerrera doa". Bere hitzetan, "haustura batzuetatik kontrolgabeko isuri erradiaktiboa dario".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Halako larritasun handiko tsunamia ezin da aurreikusi", azaldu du Luis Echavarri (ELGA) Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen Energia Nuklearraren Agentziako zuzendariak, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan eskainitako elkarrizketan. Bere esanetan, "gainera, larrialdietarako sistema guztiak aldi berean bertan behera geratu dira".

"Ohiko arrazoi batengatik egin dute huts" Fukushiman (Japonian), Echavarri bilbotarrak adierazi duenez. Akats honen ostean, zentral nuklearren larrialdietako sistemak "berrikusi egin behar dira".

ELGAko Energia Nuklearraren Agentziaren zuzendariak ohartarazi duenez, Fukushimako egoera "okerrera doa". Echavarriren hitzetan, "bigarren erreaktoreak isuria gordetzeko ahalmena galdu du eta haustura batzuetatik operadoreen kontrolik gabeko isuri erradiaktiboa dario dagoeneko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea