Mundua -

Lurrikararen ondorioak

Horrela igaro da eguna Japonian

Dagoeneko 50 langile geratzen dira soilik Fukushimako zentralean. Ihesak ekiditen dituen ontzia erreaktoreetako batean apurtu dela onartu du Japoniako Gobernuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21:33 Erradiazio mailak neurtzeko taldeak bidali ditu AEBek.

21:07 Lau hilabeteko haurtxo bat erreskatatu dute hondakinen artean.

20:54 Diputatuen Kongresuak elkartasuna adierazi dio Japoniako enbaxadoreari.

20:25 Japoniako hondamendiaren eragin ekonomikoak BPGren % 2 gaindituko duela uste du Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundea.

20:13 Japoniako krisi nuklearrak Europako burtsen beherakada eragin du.

19:46 Japoniako egoera jarraitzeko talde bat sortu du Espainiako Gobernuak.

19:35 Espainiako herritarrak ebakuatzeko dispositiboa martxan jarri du Gobernuak.

18:52 Fukushimako ezbeharra "apokalipsia" dela adierazi du Bruselak.

18:07 Fukushima-1 zentralaren sei erreaktoreetan nukleoaren fusioa gerta daitekeela ohartarazi du Errusiako energia nuklearraren buruzagiak.

18:02 Egungo erradiazio maila TAC batek eragiten duena bezalakoa da.

17:39 Bere portuetako erradiazio mailak kontrolatuko ditu Txinak.

17:14 Fukushimako zentral nuklearraren inguruan 30 kilometroko debekupeko aire-eremua ezarri du Japoniak.

17:02 Laino erradiaktibo baten beldur dira Vancouverreko (Kanada) bizilagunak eta botikak pilatzen ari dira.

16:48 Fukushima 1 zentralaren laugarren erreaktorean ura ponpatzen hasiko dira bi edo hiru egun barru.

16:45 Astelehenean izandako leherketak Fukushima 1eko erreaktoreko ur-tanga nagusia kaltetu ahal izan zuen, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren hitzetan.

16:38 Japoniako zentral nuklearrak seguruak dira, Fukushimakoa izan ezik, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren esanetan.

16:22 Fukushimako ezbehar nuklearraren maila 6an kokatu du Frantziak, 7ko eskala batean.

16:07 Larrialdi nuklearra dela-eta Austriako enbaxada Tokiotik Osakara lekualdatu dute.

15:56 Erradioaktibitate txikiari aurre egiteko neurriak hartzea eskatu die langileei AEBetako Armadak.

15:46 Japoniako Sari Nagusia urriaren 2ra arte atzeratu du Nazioarteko Motoziklismo Federakundeak.

15:32 Alemaniako berriemaile gehienek Tokiotik alde egitea erabaki dute.

15:26 70 urteko emakume bat erreskatatu dute lurrikararen ondorioz 92 ordu harrapatuta pasa ostean.

15:19 Japoniako arrisku nuklearra "ez txikiagotzeko" eskatu du Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak. "Japonian gertatutakoa erabat dramatikoa da", erantsi du.

15:13 Krisi nuklearraren aurrean "odol hotza" eskatu die G8ko bazkideei Japoniak.

15:05 Japoniako ekialdea astindu du sei graduko lurrikara berri batek.

14:55 10.000 lagun hil dira eta 25.000 lagun erreskatatu dituzte Japonian.

14:46 Sutea itzali ostean erradiazioak nabarmen behera egin duela esan du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (OIEA).

14:38 Ezbehar nuklearren nazioarteko eskalan 6. mailara (1etik 7ra doa) heldu da Japoniako krisia.

14:19 Lufthansa Alemaniako airelineak, Europako konpainiarik handiena, Tokiorako hegaldiak bertan behera utzi ditu aldi baterako.

14:07 Martxoaren 31ra bitartean, Japoniako bidaiak bertan behera uztea erabaki dute Frantziako bidaia-agentziek, hondamendi nuklearra izateko arriskuaren aurrean.

13:35 Nazioarteko Gertakari Nuklearrak batetik zazpira neurtzen dituen eskalan 6. maila hartu du Japoniakoak.

13:12 Japoniako agintariak 150 hiritarrek duten erradioaktibitate maila aztertzen ari dira eta 23ri kutsadurari aurre egiteko neurriak ezarri dizkiete.

13:09 Azken balantze ofizialaren arabera 3.373 dira lurrikara eta tsunamiaren ondorioz hildakoak eta 6.746 kidek desagertuta jarraitzen dute.

12:24 Haizearen eraginez partikula erradioaktiboak ozeanorantz barreiatzen ari direla adierazi du Meteorologiaren Munduko Erakundeak

11:57 Richter eskalan 6,3 maila hartu duen beste erreplika gogor batek astindu du Fukushima ingurua.

11:49 1980 urtea baino lehen martxan hasi ziren zentral nuklearrak itxiko dituztela jakinarazi du Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak.

11:47 Haizea partikula erradioaktiboak barreiatzen ari da Japonia eta inguruko lurraldeetan.

11:34 Thailandia e Indonesia han adoptado medidas preventivas contra la radiactividad en respuesta a la emanación detectada en la central de Fukushima.

11:28 Lurrikarak 130.000 milioi euro inguruko galera ekar dezake Japonian.

10:59 Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Japoniara ez bidaiatzeko gomendioa egin du.

10:57 Japoniako burtsaren ezkortasuna europako merkatuetan kutsatu da eta indizeek jaitsiera handiekin hasi dute saioa.

10:26 Europar Batasuna zentral nuklearren segurtasuna aztertzen ari da.

10:05 Japoniako Gobernuak Fukushimako zentralaren 20 kilometroko erradioan bizi diren biztanleak ebakuatu dituela esan du Osasunaren Munduko Erakundeak.

09:37 Japonian hondamendi nuklearra izateko arriskua "oso handia" dela esan du Frantziak.

09:11 Tokioko Burtsako Nikkei indizeak % 10,55 egin du behera. Historian izandako hirugarren jaitsierarik handiena da. 07:47 Angela Merkel Alemaniako kantzilerra hiru zentral atomiko istea aztertzen ari da. 07:43 Tokion ohikoa baino hamar aldiz handiagoa den erradiazio maila neurtu dute.

07:35 4. erreaktorean izandako sutearen ondorioz atmosferara erradioaktibitatea isuri dela adierazo diote Japoniako agintariek OIEAri.

07:28 Haizeak Japonia barnealderantz darama erradiazioa.

06:38 Japoniako Gobernuak aire eremua itxi du Fukushimako zentralaren gainean, 30 kilometroko erradioan.

06:35 Ehunka hiritar elikagaiak biltzen hasi dira Tokion isolatuta geldituaz gero aurrera egiteko.

06:33 Lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz gutxienez 2.475 pertsona hil dira eta 3.118 desagertuta daude.

05:24 Japoniako Bankuak hiru bilioi yen geihago injektatu ditu (26.228 milioi euro).

04:46 Hidrogeno eztanda izan da Fukushimako 4. erreaktorean. Lurrikaraz geroztik zentralak izan duen laugarren eztanda da.

04:35 Kanagawa zentralean ohikoa baino bederatzi bider altuagoa da erradiazio maila.

03:59 Japoniako lehen ministroak Fukushimako zentralean isuri erradioaktiboa egon daitekeela onartu du.

03:36 Fukushimako 4. erreaktoreak su hartu du.

03:32 "10 orduko epean" erradiazio partikulak Tokiora helduko direla uste du Frantziako enbaxadak.

02:21 Japoniako Bankuak beste bost bilioi yen (43.719 milioi euro) injektatu ditu ekonomian finantzen egonkortasuna bermatzeko. 02:15 Gutxienez 2.414 pertsona hil dira eta 3.100 desagertuta daude.

02:12 2. erreaktorean izan den nukleoaren fusioaren ondorioz isuri erradioaktibo baten beldur da zentrala kudeatzen duen enpresa. 00:33 Fukushimako zentralean beste leherketa bat izan da. 2. erreaktorean jazo da leherketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea