Mundua -

Segurtasuna hobetzeko

Europak erresistentzia probak egingo ditu zentral nuklearretan

Europar Batasuneko Ingurumen ministroek Austriaren proposamena onartu dute, eta, Japoniako lurrikararen ostean, zentral nuklearretan erresistentzia probak egitea erabaki dute, arriskuak saihesteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Ingurumen ministroek zentral nuklearretan erresistentzia probak egitea adostu dute, Austriaren proposamena onartuta, lurrikararen ostean Japoniako zentral nuklearretan dituzten arrisku egoerak ikusi eta gero.

"Austriaren proposamenari Ingurumen ministroek emandako erantzuna oso positiboa izan da", esan du Teresa Ribera Klima Aldaketari aurre egiteko Espainiako Estatu idazkariak prentsaurrekoan. Riberaren hitzetan, EBko estatu guztiek, energia nuklearraren alde daudenek barne, "segurtasun neurriak hobetzea beharrezkoa" dela onartu dute.

Era berean, Japoniako baldintza sismikoak eta Europakoak ezberdinak direla azpimarratu du, eta "horniketaren arrazoizko salneurrian" bermatu beharra ezin dela ahaztu ekarri du gogora.

"Europa arreta handiz ibili da beti segurtasun nuklearraren alorrean", esan du, eta segurtasun horri eusten diola ziurtatu du; kontrakoa "jazoerei aurrea hartzea" litzatekeela adierazi du.

Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko eta Industria Ministerioko ordezkariak izango dira bihar Europako Batzordeak deitutako bileran. Dena den, Riberak ez du zehaztu bileran Miguel Sebastian ministroa egon den.

Laguntza eskaintza

EBk babes zibileko zein segurtasun nuklearreko laguntza eskaini dio Japoniari, Riberak azaldu duenez. Dena den, Japoniak laguntza hori eskatu arte ezin dutela ezer egin esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea