Mundua -

Hondamendi naturala

600 hildako, baina milatik gora egon daitezkeela uste du Gobernuak

-1.300 zauritu eta 210.000 ebakuatutik gora.

-9.500 desagertu Minamisanrikun.

-50.000 militar erreskate lanetan.

-3.400 eraikin suntsituta eta 200 sute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

621 pertsona hil dira eta 1.373 zauritu ostiralean Japoniako iparekialdean izandako lurrikara eta ondorengo tsunamiaren ostean. Beste 645 desagertuta daude eta 210.000tik gora ebakuatu egin dituzte, Japoniako Poliziaren arabera.

Yukio Edano ministro bozeramaileak larrialdietarako batzordearen bileraren ostean azaldu duenez, lurrikaran 1.000 pertsonatik gora hil dira.

Momentura arte, 600 hildakoetatik 200 eta 300 inguru ostiralean aurkitu dituzte Sendai hondartzan. Hildakoen eta desgartutakoen artean 1.700 pertsona daude.

Gainera, 9.500 pertsona galduta daude Miyagiko herri batean (Japoniako iparekialdean). Bertan 10 olatuak izan ziren tsunamiaren ondorioz, Eferi probintziako bozeramaile batek jakinarazitakoaren arabera. Herria Minamisanroku da eta orotara 17.000 biztanle ditu.

Naoto Kan lehen ministroak iragarri duenez, 50.000 militar erreskate lanetan arituko dira Japoniako kaltetutako probintzietan, Japoniako iparekialdean.

Konkretuki, bilaketa lanetan 190 hegazkin eta 25 itsasontzi dituzte, eta AEBek ere hainbat ontzi bidali dituzte laguntzeko.

Lurrikararen ondorioz, nazioartekak elkartasuna agertu die Japoniako herritar eta Gobernuari.

Tsunamia

Ritcher eskalan 8,9 graduko indarra zuen lurrikara batek Japonia ipar-ekialdea jo zuen, atzo eta tsunami handi bat eragin zuen. Honshu irlak (Sendaitik 130 kilometrora) izan ziren dardar nagusiaren sorburu, 24,4 kilometroko sakoneran, alegia.

Sendai hiriko portuan 10 metrorainoko olatuak izan ziren. Bertan 200 eta 300 lagun artean ito ziren tsunamiaren ondorioz eta poliziaren arabera, haien gorpuak ez dituzte oraindik aurkitu.

Miyagi eta Iwate probintzietako herritarrei kostatik alde egin eta inguru garaietara joateko deia egin zieten. Tsunamiak Iwateko zenbait hiri urak erabat hartu ditu.Gainera, gutxienez 3.400 eraikin suntsitu eta 200 sute izan dira.

Ia 70 erreplika

Lurrikara handiaren 67 erreplika erregistratu zituen ostiral honetan AEBetako Behatoki Geologikoak. Erreplika guztiek bost graduko indarra gainditu dute.Zenbait erreplikek zazpi graduko indarra izan zuten Richter eskalan eta gutxienez hamarrek sei graduko indarra gainditu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea