Mundua -

Hondamendi naturala

OIEA: 'Leherketak ez du Fukushimako erreaktorearen nukleoa kaltetu'

-Erreaktorearen ontziak oso-osorik jarraitzen du.

Gobernuaren arabera, ez da erradioaktibitate asko askatu.

-Txinak erradiazio detektagailuak lanean jarri ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak (OIEA) jakinarazi duenez, Fukushimako zentral nuklearran izandako leherketak euskarri lanak egiten dituen ontzitik kanpo gertatu da; ondorioz, erreaktorearen nukleoan ez da kalterik izan.

OIEAri Japoniko agintariek eman diote informazioa: "Fukushimako lehen erreaktorearen euskarri lanak egiten dituen ontzi nagusia oso-osorik dago, inolako kalterik gabe".

Informazio honek bertan behera uzten ditu azken larunbat osoan izandako zurrumurruak; erreaktorea urtu egin dela, alegia, 1986 urtean Chernobilen, energia nuklearraren historian izandako istripu larrienean gertatu bezala.

Larunbateko 15:36ean (07:36ean Euskadin) izan den leherketak alarma hedatu du Japonian eta nazioartea. Antza, lantalde bat erreaktore nuklearra hozten ari zen eta leherketaren ondorioz, eraikineko hormak eta sabaia eraitsi direla aditzera eman du NHK telebista-kateak.

Zentralaren ardura duen Tokyo Electric Power konpainiako lau langile zauritu dira eta ez du haien egoeraren berri eman.

Zesio erradioaktiboa antzeman dute

Ordu batzuk lehenago, Fukushimako zentraletik gertu zesio erradiaktiboa antzeman duela jakinarazi du Japoniako Segurtasun Nuklearraren Agentziak. Japoniako agintariek, 10 kilometroko inguruan, 46.800 lagun etxetik aterarazi zituzten atzo, ostiralean erradiaktibitate mailak gora egin zuelako.

Tokyo Electric Power konpainiak zentralaren nukleoen fusioa sahiestu nahi du erradiaktibitate asko aska litekeelako. Horretarako, erreaktoreak babesten dituzten kanpaien presioa gutxitzeko lanean ari dira.

Larrialdi nuklear egoera

Lurrikararen ostean, Japoniako Gobernuak larrialdi nuklear egoera ezarri zuen ostiralean zentralaren erreaktorearen hozte-sistemaren akats bat zela eta, Merkataritza Ministerioak Jiji albiste-agentziari jakinarazi zionez. Guztira, hamaika erreaktore nuklearren jarduera eten zuten.

Txina, alertan

Txinak erradiaktibitate detektagailuak martxan jarri ditu kostaldeko hirietan Fukushimako zentral nuklearraren ihesaldien beldur delako.

Zhang Lijun Ingurugiroaren Babeserako ministrordea iragarri duenez, Txinako kostaldean ez ohiko arazorik ez dagoela jakinarazi du Xinhua agentzia ofizialak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea