Mundua -

Hondamendi naturala

Larrialdi nuklear egoera Japonian, zentral batean izandako suteagatik

Isuri erradioaktiboak izan direla baieztatzen denetan soilik hartzen dute neurri hori, baina Japoniako iturri ofizialek diote ez dutela halakorik atzeman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniak larrialdi nuklear egoera deitu du zentral batean izan den sute baten ondorioz hozteko sistema matxuratu delako. Neurri hori isuri erradioaktiboak izan direnetan soilik hartzen den arren, Japoniako iturri ofizialek diote ez dutela filtrazio erradioaktiborik atzeman.

Guztira, hamaika erreaktore nuklear gelditu dituzte. "Eraikinetik kanpo material erradiaktiborik ez" dutela aurkitu adierazi du Japoniako Gobernuak, baina larrialdia egoera ezarri behar izan dutela.

"Lurrikararen ondorioz zentral nuklearretako hainbat makina bere kasa gelditu dira", adierazi du Naoto Kan lehen ministroak prentsaurreko batean.

Japongo energia nuklearraren erakundeak eta Tepco elektrizitate enpresak berretsi dute ez dela isuri erradioaktiborik izan eta Fukushimako Dainiko zentralean izandako sutea dagoeneko itzali dutela. Gainera, "erradiazioa zaintzeko postu guztiek ohiko balioak" eman dituztela azpimarratu dute.

Horren harira, Eugeni Vives Espainiako Nuklearren Elkartearen bozeramaileak esan du Japoniako zentral nuklearren diseinua lurrikarak jasateko prestatuta daudela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea