Mundua -
Berlusconiren lagun adingabea
'Ruby'ren adina manipulatzeko presioak izan direla salatu dute
El Fatto Quotidiano egunkariaren arabera, bi italiarrek, diru kopuru "handiaren" truke, 'Ruby'ren jaiotze-urtea aldatzea eskatu zioten Marokoko funtzionario bati; hau da, 1992ren ordez 1990 jartzea.
Erredakzioa
Bi italiar Marokoko funtzionario batekin kontaktatu zuten iragan otsailean eta ''Ruby''ren jaiotze data aldatzen saiatu ziren, baina alferrik. Orduan ''Ruby'' adingabea Silvio Berlusconirekin harremanetan zegoen.
Hori da&' || 'nbsp; El Fatto Quottidiano egunkariak lehen orrialdean dakarren albistea. Egunkariaren arabera, italiarrak Marokoko itzultzaile baten bitartez egin zuten kontaktua Fkih Ben Salah ''Ruby''ren jaioterriko funtzionarioarekin. Berlusconiri botere-abusua eta adingabeak prostituzioara bultzatzea leporatu diote ''Ruby''rekin izandako harremanengatik.
El Fatto Quottidianoko kazetariak dioenez, funtzionarioaren senitarteko batekin hitze egin zuten otsaileko erdialdera eta bi asteko ikerketaren ondoren, Karima El Marough ''Ruby''ren jaioterrira joan eta benetako jaiotze-agiria ekarri zuten. Agiri hori lehen orrialdean publikatu dute, eta bertan agertzen denez, ''Ruby'' 1992ko azaroaren 1ean jaio zen.
Funtzionarioarekin hitz egin zuten funtzionarioek "Karimaren erregistroari begirada bat bota nahio ziotela" esan zuten.
Ondoren, erregistroan agertzen zen jaiotze data oker zegoela esan eta "1990 urtea 1992agatik aldatzea" eskatu zuten.
Funtzionarioak ez zuen eskatutakoa bete "arazoak eduki" zitzakeela uste zuelako, nahiz eta data aldatzeko "diru kantitate handia" eskaini zioneten.