Mundua -

2009an baino % 15 gehiago

3.000 lagun inguru hil zituzten Afganistanen 2010ean, NATOren arabera

UNAMA Nazio Batuek Afganistanen duten misioak egindako urteko txostenaren arabera, heriotzen % 75 matxinoek eragin zituzten. Azken lau urtetan 8.832 pertsona hil dira Afganistanen.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txostenak zehaztu duenez, heriotzen % 75 matxinoek eragin zituzten, eta NATOren eta Afganistango segurtasun indarren eskutik, berriz, % 16 etorri ziren. Bestalde, atentatu suizidek eta bidean jarritako lehergailuek hil zituzten zibil gehien, 1.141 guztira, UNAMAren datuen arabera.

"2010ean gatazka areagotu egin zen", azaldu du Ivan Simonovic NATOko idazkari nagusiak Giza Eskubideen gaietarako duen laguntzaileak. "Gobernu indarrek ekintza gehiago egin zituzten eta Gobernuaren kontrako indar armatuek lehergailu gehiago erabili zituzten. Eta horren emaitza Afganistango herritarrek ordaindu dute", salatu du Simonovicek.

NATOren datuen arabera, azken lau urteetan 8.832 lagun hil dira Afganistanen, gatazkaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea