Mundua -
Iruzkina
Obamak ez du Guantanamorekin agindutako bete
Atzo Obamak kartzelaren itxiera bertan behera utzi zuen. Bi arrazoiengatik izan liteke: Kongresuak ixteko bere ekimen guztiak blokeatu ditu eta estatubatuarrek ez dute funtsezkotzat jotzen.
Jesús Torquemada
Estatu Batuetako presidenteak ez du emandako hitza bete. Eta ziurrenik ez du beteko agintean gelditzen zaizkion bi urteetan.
Kuban dagoen Guantanamo espetxea 2010eko urtarrila baino lehen itxiko zuela agindu zuen Obamak Etxe Zurira iritsi bezain laster eta epaiketa militar berriak bertan behera utzi zituen. Data hura igarota, badirudi, Guantanamoko presondegiak irekita jarraituko duela denboraldi batez; izan ere, Obamak atzo ixteko erabakia bertan behera uzten zuela iragarri zuen.
Hori horrela, bi urtez geldirik egon diren Epaitegi militarrek Guantanamoko presoen aurkako salaketak aurkeztu ahal izango dituzte baina ezingo dute Bushen garaian tortura bidez lortutako frogarik aurkeztu.
Obamaren jarrera aldaketa ulertzeko bi arrazoi aintzat hartu behar dira. Batetik, Estatu Batuetako kongresuak espetxearen itxierari zuzendutako presidentearen ekimen guztiak blokeatu ditu. Bestetik, estatubatuar gehienek ez dute Guantanamoren itxiera funtsezkotzat jotzen.