Mundua -

Analisia

Gerra zibila hasi da Libian

Dagoeneko bi bando daude; Gadafiren kontrakoek behin-behineko gobernu berria eratu dute Bengazin eta aurki eskatuko dute seguruenera nazioarteko laguntza.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiara begira asko dira oraindik “gerra zibil arriskuaz” hizketan ari direnak. Ez da arriskua dagoenik; gerra zibila badute jada.

Atzo Bregahirian izandako borrokataz korrespontsalek egiten duten kontakizuna ez da polizien eta manifestarien arteko liskar soil bat; bi ejerzituren arteko borrokaldia baizik.

Egia da ejerzituetako bat ongi hornituta dagoela: Gadafiren aldekoek kañoiak, hegazkinak eta itsasontziak dituzte. Eta beste aldean, Gadafiren kontrakoek, ez dute ez hegazkinik ezta artilleriarik ere... eta erreboltarietako asko ehizerako eskopetekin doaz. Baña erabat argitzen ari dira bi bando.

Gadafiren kontrakoek behin-behineko gobernu berria eratu dute Bengazin eta aurki eskatuko dute seguruenera nazioarteko laguntza. Gadafi berriz, Tripolin dago gotortuta baina oraindik hiri garrantzitsu askori eusten die, besteak beste Sirte hiriari, eta herrialdean zehar barraiatutako hainbat base militarri. Horrela azal liteke nolatan jo duen kontra-erasoa mendebaldean ere, Tunisiako mugako zonaldean.

Duela astebete Gadafi berehala eroriko zela zirudien bitartean, orain, gerra zibil luzea bihurtuko dela dirudi. Eta horrek nazioarte mailan eragin dezakeen tentsioa oso handia da. Esku-hartze militar baten aukeraz hitzegiten da dagoeneko: dela giza laguntza eramateko, errefuxiatuak bertatik ateratzeko, edota Gadafik bere hegazkinak erabil ditzala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea