Mundua -

Agerraldi berria

NBEk 'ekintza zehatzak' eskatu ditu Libiako egoerari aurre egiteko

- Boteretik kentzeko saiakerak zapuzteko eskatu die libiarrei Gadafik.

- Gadafiren armada tiroka hasi da Tripoliko manifestarien aurka.

- Libiari zigor berriak ezarriko dizkiote EBk eta AEBek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egin du Libiako egoera aztertzeko eta "neurri zehatzak hartzeko", Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak jakinarazi duenez. Odola isurketa geldiarazteko "neurri irmoak" eskatu dizkio Ban Ki-moonek Nazioarteari.

"Datozen orduak eta eginak erabakigarriak izango dira Libiarentzat", esan du. Ildo horretan, baliteke Libian milaka lagun hil izana, Ban Ki-moonek adierazi duenez.

NBEko idazkari nagusiaren hitzetan, nazioarteko erkidegoaren betebehar nagusia "zibilen babesa lortzea" da.

Era berean, Ban Ki-moonek Libiako erregimenaren aurkako "zenbait ekintza" kontuan izateko eskatu dio Segurtasun Kontseiluari; besteak beste, zigor ekonomikoak (ondasunen izozketa), Libiako erregimeneko buruei herritik ateratzeko debekua edo armen blokeoa.

Libiaren kontrako zigor berriak adostu ditu EuroparBatasunak (EB), besteak beste, erabateko arma-blokeoa eta Gadafifamiliaren ondasunen izoztea, Alemaniako Gobernuak jakitera eman duenez.

Alemaniako Atzerri Ministerioaren arabera, Estatu kide guztiek adostu dute zigorra eta datorren astean onartuko dute formalki.

Aldebakarrekozigorrak ezarriko dizkiote AEBek Libiari, eta nazioarteko zigorrakkoordinatzen saiatuko da, Etxe Zuriak iragarri duenez.

Tiroak manifestarien aurka

Muamar Gadafiren indarrak tiroka hasi dira Tripolin manifestarien aurka, eta zenbait atxilotu izan dira, Libiako Gazteen Mugimenduak Twitterren jakinarazi duenez.

Mugimendu horren arabera, "su erreala erabiltzen ari dira". Era berean, gomazko pilotak eta gas negar-eragilea erabiltzen ari direla salatu dute.

Bestalde, Saif al Islam Gadafiren semeak negoziatzeko prest dagoela esan du, eta larunbatean su-etena lortzeko terroristekin akordio batera heltzea espero duela gaineratu du.

Gadafiren agerraldi berria

Boteretik kentzeko edozein saiakera zapuzteko eskatu die bere jarraitzaileei Muamar el Gadafi Libiako buruzagiak, Italiako kolonizatzaileei eta AEBetako bonbardaketei "herri bezala eutsi" zuten moduan.

"Libia defendatzeko presta gaitezen, petrolioa defendatzeko presta gaitezen. Herri armatuarekin irabaz dezakegu", adierazi du Gadafik Plaza Berdeko harresi batean, Tripolin.

"Herri armatu gisa garaipena lor dezakegu", gaineratu du Gadafik txano bat buruan, mikrofonoa ezkerreko eskuan eta eskuin ukabila altxatuta zuela.

"Bizitza harrotasunez bizitzeko eskatu die" gazteei Gadafik, "dantza egin eta abes dezaten".

"Gadafi agurtzera etorri zaizue, nahiz eta Gadafi presidente edo errege ez izan eta pribilegiorik ez gozatu", erantsi du Libiako buruzagiak ehunka jarraitzaileen aurrean.

"Maite ez didan herriak ez du bizitzea merezi"

"Jendartean nago Tripolin, eta maite ez didan herriak ez du bizitzea merezi", adierazi du diktadoreak.

Libiarren adorea "gero eta indartsuagoa da", europarrenarekin eta estatubatuarrenarekin alderatuta.

"Herri honekin, gogo handiarekin, edozein saiakera menderatuko dugu, Italiako kolonizatzaileak eta AEBen erasoak menderatu bezala", errepikatu du Gadafik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea