Mundua -
Iruzkina
Militarrek kontrola dute Egipton
Armadak azken unea arte erakutsi diote leialtasuna Mubaraki, baina erabakigarria izan da iraultzak arrakasta izateko, uko egin baitzion manifestarien aurka tiro egiteari.
Jesus Torquemada
Egipton, iraultzaren ostean lasaitasun itxura ematea lortu dute militarrek.
Aldaketa garrantzitsuak izango direla ziurtatzen ari dira, baina guztia kontrolpean mantenduta. Konstituzioaren erreforma egingo dute, datozen hauteskundeak guztiz libreak izan daitezen; disolbatu egin dute demokratikoak izan ez ziren abenduko hauteskundeetatik irtendako Parlamentua eta garrantzitsuena: euren buruari sei hilabeteko epea jarri diete agintea zibilen esku uzteko.
Denbora tarte horretan, erreformak egingo dira eta hauteskunde berriak deituko dira.
Iraultzaren zenbait protagonista ez dira Armadaz fio, eta arrazoi osoarekin gainera. Mubarak izan da boterea utzi duen bakarra; haren aldekoek bertan jarraitzen dute: Militarrek presidente ohiari leialtasuna bukaera arte erakutsi diote; Tantawi mariskalak, herrialdeko gizon indartsu berriak, kontuan izan zituen beti Mubaraken aginduak: Ez zion sekula hutsik egin; polizia buruek lanean jarraitzen dute eta ministroek euren postuetan.
Dena dela, militarrak erabakiorrak izan dira iraultzaren garaipenean, manifestarien aurka ez zutela tiro egingo esan zutenean.