Mundua -
Egiptoren eraginez
'Hamarna pertsona' atxilotu dituzte Aljerreko manifestazioan
Poliziak gaurko manifestazioko pertsonak zapaltzen hasi da. Aldaketa eta Demokraziarako Koordinakunde Nazionaleko kide batzuk atxilotu eta beste batzuk jipoitu egin dituzte.
Erredakzioa
Aljerreko Poliziak gaurko manifestariak erreprimitu ditu, eta jada "hamarna" pertsona atxilotu ditu, lekuko batzuek Al Arabiya telebista-kateari eta oposizioaren aldeko Watan egunkariari jakinarazi diotenez.
Martxa 11:00etan hasi da Maiatzak 1 Plazatik, bi orduko aurrerapenarekin. 50 bat pertsonek "Buteflika kanpora" oihu egin dute (Abdelaziz Buteflika presidenteari aipamen eginez). Horietako batzuek egunkarietako lehen orrialdeak erakutsi dituzte Hosni Mubarak Egiptoko presidentearen dimisioaren berriarekin.
Agenteek taldeko pertsonak, sindikatuetako eta politika arlokoak barne, inguratu dituzte, Gazte eta Kirol Ministerioaren aurrean.
Aldaketa eta Demokraziarako Koordinakunde Nazionaleko kide batzuk atxilotu eta beste batzuk jipoitu egin dituzte. Gainera, polizia-etxeetara eraman dituzten 50 bat pertsonen artean "hainbat emakume", oposizioaren aldeko parlamentari asko eta nazioarteko prentsa berriemaile bat daude.