Mundua -

Iraultza demokratikoa Egipton

Horrela eman dugu Mubaraken dimisioaren berri

- Erabakia "herrialdearen egoera zailagatik" hartu dutela esan du Omar Suleiman presidenteordeak.

- Erabakia ospatzen ari dira Tahrir plazan bildutako manifestariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19:16 Egiptoko herritarren ahotsa entzun dela esan du Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak.

19:09 Presidentearen dimisioa "diktadorearen aurkako garaipen handia" dela esan du Ayman Nur oposizioko hautagai ohiak.

19:07 Anai Musulmanak mugimenduak "herriaren garaipen baketsua" goraipatu du.

18:55 Mubaraken dimisioak trantsizio demokratikoa erraztuko duela uste du Trinidad Jimenez Espainiako Atzerri ministroak.

18:25 Palestinarrak laguntzeko eskatu dio Egiptoko Gobernu berriari Hamasek.

18:20 Ospakizunek jarraitzen dute Kairoko Tahrir plazan.

18:07 Gobernua eta Parlamentuko bi ganberak desegingo ditu Armadak, eta Auzitegi Konstituzionaleko presidentearen bidez gobernatuko du.

18:03 Mubarakek herritarren eskakizunak "entzun" dituela esan du Catherine Ashton EBko diplomaziaren buruzagiak.

17:57 "Esklabutza eta autoritarismo garaia" amaitu dela ziurtatu du Apirilaren 6ko Gazteen mugimenduak.

17:54 Tahrir plaza festa bat da.

17:46 Mohamed ElBaradei oposizioko buruzagiak Mubaraken dimisioa ospatu du Twitterren bidez: “Herria aske da".

17:41 Burtsek igoerekin hartu dute Mubaraken erabakia.

17:39 Milaka lagun Tahrir plazara hurbiltzen ari dira Mubaraken dimisioa ospatzeko.

17:38 Mubarakek Armadaren eskuetan utzi du boterea.

17:24 Erabakia ospatzen ari dira Tahrir plazan bildutako manifestariak.

17:20 Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak dimititu eta Armadaren eskuetan utziko du boterea, Omar Suleiman presideteordeak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea