Mundua -
Krisia
Biografia: Hosni Mubarak, Egiptoko presidente ohia
Politikari eta militarra izan da. 1981ean eskuratu zuen Egiptoko presidentzia, islamiar erradikalek Sadat presidentea hil ondoren.
Erredakzioa
Muhammad Hosni Sayyid Mubarak, Hosni Mubarak bezala ezaguna dena, (1928 maiatzak 4) Egiptoko Arabiar Errepublikako presidentea izan da 1981eko urriaren 14tik.
1949an Akademia Militar Nazionalean graduatu zen. 1952etik 1961era hegazkin militarrak gidatzeko ikastaroak hartu zituen Sobietar Batasunean. 1969an Estatu Nagusiko buru izendatu zuten, eta 1972an abiazio egiptoarreko komandante .
1973ko urriaren 6an Israelen aurkako berehalako eta ustekabeko erasoa zuzendu zuen Yom Kippurreko gerran. 1975ean Egiptoko Errepublikaren presidenteordea zen, eta Sadat presidentea islamiar erradikalek hil ondoren, herrialdeko presidente eta Alderdi Nazional Demokratikoko buru izatera iritsi zen. Gaur egun arte, lau aldiz hautatu dute berriz.
Mubarakek, agintaldian, susperraldi ekonomikoari lehentasuna eman zion, 1982an Israelek Sinai itzultzea lortu zuen, eta harremanak hobeto zituen gainerako herrialde arabiarrekin. 1987an presidentea bitarteko garrantzitsu bilakatu zen Israel, herrialde arabiar eta Ameriketako Estatu Batuen artean.
Mubaraken Gobernuak aurre egin beharreko arazo handiena Terrorismo islamiar integrista izan zen, azken horrek turismoaren gainbehera ekarri eta krisi ekonomikoa larriagotu baitzuen. 1995eko ekainean atentatu batetik zauririk gabe irten zen Addis Abeban (Etiopia). Sudaneko Gobernuari, joera islamiar fundamentalista duenari, leporatu zion atentatu hori bultatzeko erantzukizuna.
2011ko urtarrilean herritarrek protesta handiak egin zituzten Mubarak herrialdetik irteteko eskatuz. Azkenean, boterean 30 urte egin ostean, Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak dimititu egin zuen otsailaren 11an.
2012ko ekainaren 2an, Hosni Mubarak Egiptoko presidenteari biziarteko espetxe-zigorra ezarri dio Kairoko Auzitegiak manifestariak hiltzea egotzita.