Mundua -

Tentsio areagotu da

Armadak manifestariekin bat egin eta Mubaraken dimisioa eskatu du

Egiptoko presidenteak ez du kargua utzi nahi eta erreformak iragarri ditu. Gutxienez 74 lagun hil dira eta 2.000 zauritu atzoko protesta egunean eragindako istiluetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak presidenteak etxeratze-agindua ezarri zuenetik, tentsio areagotu da Egipton. Armadak manifestariekin bat egin eta kargua utzi nahi ez duen presidentearen dimisioa eskatu du, eitb.com-ek jakin ahal izan duenez. Atzo goizaldean gobernu berria izendatuko zuela iragarri zuen Egiptoko agintariak.

Gutxienez 23 lagun hil dira azken orduetan Alexandrian, Al Yazira Qatarreko telebista kateak jakinarazi duenez.

Hori horrela, Kairoko eta Suez hiriko hildakoak aintzat hartuta, berrogeita hamar lagunetik gora hil dira haserrea eta askatasunaren eguna izeneko atzoko protesta egunean. Egiptoar andana Hosni Mubarak presidentearen aurkako martxetan parte hartu zuen.

Egiptoko presidenteak Gobernuari kargua uzteko eskatu diola iragarri du goizaldean, eta gaur bertan Gobernu berri bat izendatuko duela agindu du. Egiptoko kaleetan izandako manifestazio, protesta eta sortutako liskarrei aurre egiteko Gobernuak Armadaren laguntza behar izan du ostiral honetan.

"Gobernuari dimisioa eskatu diot, eta bihar Gobernu berri bat izango da", esan du presidenteak telebistan egindako hitzaldi batean. Mubarakek "bi aldeetan izandako hildako errugabeen kopurua" deitoratu du, eta "manifestazioak ez liratekeela eman behar", esan du.

Bestalde, "herriari subiranotasuna itzuliko" diotela, eta helburuak "bortizkeriarekin" lortu ezin direla eta "elkarrizketa nazionala" behar dutela azpimarratu du. Azken lau egunotako mobilizazioek ardura eragin diotela onartu ostean, "jendearen alde" dagoela eta egongo dela jakinarazi du.

Langabezia murrizteko, eta hezkuntza eta osasuna hobetzeko konpromisoa hartu du Mubarakek. Era berean, "herrian segurtasuna eta askatasuna mantentzeko neurriak indarrean" jarriko dituela adierazi du.

"Askatasunaren eta kaosaren arteko lerro estu bat dago", esan du Egiptoko presidenteak.

Hala ere, Mubarakek ez du kargua utzi, eta ez du kargua uzteko asmoa duenik erakutsi; Hosni Mubarakek 1981etik darama agintean.

Haserrearen eta askatasunaren eguna

Poliziaren eta manifestarien arteko borrokak nagusi izan dira ostiral honetan Egiptoko hiri guztietako kaleetan.

Dena, den, kalean egoteko debekuak ez du eragin handirik izan eta liskarrak eta suteak nagusi izan dira gauean Egiptoko hiriburuan, besteak beste, gobernuaren eraikinak erre dituzte, eta erregimeneko alderdiaren egoitzan sartzen saiatu dira.

Protestak isilarazteko Hosni Mubaraken Gobernuak komunikazioak eten zituen eta ezin ziren telefonoak ezta Internet ere erabili.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea