Mundua -
Transizio Gobernua
Ben Aliren garaiko ministroak Tunisiako Transizio Gobernutik kanpo
Mohamed Ghannouchik jarraitzen du Lehen Ministro karguan. Transizioko Gobernu berriaren eraketak manifestarien haserrea baretzea espero da.
Erredakzioa
Mohamed Ghannouchik, Tunisiako transizio Gobernuko Lehen Ministro izaten jarraitzen du, baina ez dago aurreko erregimeneko ordezkaririk. Bigarren transizio gobernuan ez dute izendatu RCD, Ben Ali presidente ohiaren, alderdiko kiderik.
Ben Ali presidentea joan den urtarrilaren 14an bota zuten kargutik. Ordutik osatu den bigarren exekutiboa da oraingoa. Garai hartako gobernuan zegoen beste alderdi bateko bi ordezkarik bakarrik arraituko dute etapa berrian,&' || 'nbsp; Industria eta Nazioarteko Lankidetzarako ministro zirenek hain zuzen.
UGTT, lurraldean indar gehien duen sindikatuak, ez du ordezkaririk izango Gobernuan, baina transiziorako eratu den exekutiba berria babestu dute eta horrek manifestarien egonezina eta haserrea baretzen lagunduko du agian.