Mundua -

Lurrikara

7,5 graduko lurrikara batek Celebes irla astindu du, Indonesia iparraldean

Oraingoz ez dute tsunami alertarik ezarri, eta ez dute zabaldu biktimarik ba ote dagoen.

Indonesian izan den lurrikararen mapa. Argazkia: EMSC
Indonesian izan den lurrikararen mapa. Argazkia: EMSC
Indonesian izan den lurrikararen mapa. Argazkia: EMSC

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

7,5 graduko lurrikara batek Celebes irla astindu du, Indonesia iparraldean, eta oraingoz ez dute tsunami alertarik jarri.

AEBko Geologia Zerbitzuak, munduko lurrikara guztiak antzematen dituenak, lurretik 10 kilometrora eta Donggala hiritik 56 kilometrora kokatu du epizentroa.

Gutxienez 557 pertsona hil ziren eta 400.000k etxea galdu zuten Lombok irlan, uztailaren 29an eta abuztuaren 19an izanziren 6,3ko eta 6,9ko lurrikaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hondamendi naturalak albisteak Eguneko albisteak Lurrikarak gaur Indonesia Asia albisteak Tsunamia gaur