Mundua -

Krisi politikoa

Tunisiako Justiziak Ben Ali atxilotzeko nazioarteko agindua eman du

Bitartean, lurraldean istiluak dira nagusi. Transizioko gobernu berria noiz iragarriko zain daude hiritarrak, exekutiboaren osaketa funtsezkoa izango da tentsioa baretu eta protestak eteteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tunisiako Justiziak Ben Aliren eta bere emaztea, Laila Trabesiren aurkako nazioarteko atxilotze agindua eman du, hala jakinarazi du Lazar Karui Chebi, Justizia Ministroak.

Bitartean, istiluak dira nagusi. Poliziak milaka manifestariren aurka gas negar-eragileak jaurti ditu. Ben Aliren garaiko ministroen dimisioa eskatzen jarraitzen dute hiritarrek.Gobernuaren Jauregiaren atarian tentsioa da nagusi. Aste honetan lurraldeko barrualdean dauden eskualdeetatik heldutako hainbat hiritar kanpatu dira bertako plazan. Antza, Poliziak, plazarako sarrera eragotzi du alanbrezko hesiak ipinita eta horrek elkarretaratuta daudenen haserrea areagotu baino ez du egin.

Manifestariek harriak jaurti dizkie agenteei, "gosez hil" nahi dituztela salatu dute, izan ere, ingurua hesituta Tunis hiriburuko biztanleek ezin dizkiete elikagaiak eta edariak eman.

Transizioko Gobernu berriaren iragarpenaren zain

Gaur jakinaraziko da transizioko Gobernu berriaren eraketa,&' || 'nbsp; funtsezkoa izango da tentsioa baretu eta protestak eteteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea