Mundua -
Krimenak
Ben Ali presidente ohiaren 33 senide atxilotu dituzte Tunisian
Bestalde, "iraganarekin guztiz haustea" agindu du Mohamed Mebazaa Tunisiako presidenteak.
Erredakzioa
Zine el Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohiaren 33 senide atxilotu dituzte segurtasun indarrek "Tunisiaren aurka egindako krimenengatik", Tunisiako telebistak jakitera eman duenez.
Atxiloketen berri eman du telebistak adierazpen baten bidez, eta operazioan atzemandako urrearen eta bitxien irudiak zabaldu ditu.
Tunisiako fiskalak legez kontra ondasunak bereganatzegatik eta atzerrian inbertsio ilegalak egiteagatik boteretik kendutako presidentearen aurka ikerketa bat abian jartzea erabaki ostean egin dituzte atxiloketak.
Gainera, "iraganarekin guztiz haustea" agindu du Mohamed Mebazaa Tunisiako presidenteak. Era berean, preso politikoak askatu dituzte gaur.