Mundua -

Protesta gehiagoren artean

Tunisiako oposizioko buruak Gobernuko kargua utzi du

Tunisiako Gobernuaren egonkortasuna kolokan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tunisiako Gobernua kolokan da protesten artean martxan hasi eta ordu gutxira.

Fuad Mabazza Tunisiako presidenteak eta Mohamed Ghanuchi lehen ministroak kargutik kendutako presidente ohiaren alderdia utzi dute.

Goizean Tunisiako Gobernu berriko hiru ministrok dimititu egin dute. Tunisiako Langileen Batasunak (UGTT), lurraldeko sindikatu nagusiak,jakinarazi du ez dituela Gobernu berria osatzeko eskainitako hiruministeritzak beteko, halaxe iragarri du estatuko telebistan egindakoadierazpen batzuetan. Halaber, Ben Jaafar oposizioko buruak kargua utzi du.

Manifestazioak

Gobernu berriaren aurkako ohiuak nagusitzen ari dira kalean. Tunisiako Poliziak gas negar-eragileekin sakabanatu ditu manifestazio batzuk hiriburuan.

Oposizioko ehunka kidek eta sindikalistek modu baketsuan egin dute protesta goizean. "Gobernu berria iruzur bat da, heriotzak eragin dituen iraultzari irain egin diote", adierazi du protestan parte hartu duen ikasle batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea