Mundua -

Krisia

Biografia: Ben Ali, Tunisiako presidente ohia

Portuko langile baten semea da, espioitza ikasketak egin zituen eta estatu kolpe batekin Tunisiako presidente izatea lortu zuen. 23 urteko agintaldiaren ostean herrialdea utzi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zine Abidine Ben Ali, 1987tik 2011ko urtarrila arte Tunisiako errepublikako presidentea izan dena, Susan jaio zen, 1936an.

Portuko langile baten 12 seme-alabetako bat da. Frantziako Armadak Saint Cyr hirian duen eskola berezian prestatu zen, eta Chalons Sur Marne Artilleria eskolan diplomatua da. Armadako jenerala da 1979tik. Gainera, Ameriketako Estatu Batuetako hainbat gunetan espioitza ikasketak egin zituen.

22 urterekin Tunisiako Armadaren Segurtasun burua izan zen, 16 urte eman zituen eta Indar Armatuak ondo ezagutzeko aukera eman zion horrek. 1987ko urriaren 2an lehen ministro izendatu zuten eta Alderdi Sozialista Deturianoko idazkari nagusia izatearekin batera izan zuen postu hori. 1970ean sindikatuekin izan ziren gatazkek iraun zuten bitartean, Gobernuaren Armadako operazio militarrak zuzendu zituen errepresioan.

Habib Burguibaren agintaldian ministro eta lehen ministro izan ondoren, Poloniako enbaxadore izan zen. 1987an estatu kolpe bat emanda, azaroaren 7an bere gain hartu zuen presidente kargua.

2010eko abenduan eta 2011ren hasieran hainbat kale matxinada izan dira, presidenteak kargua uzteko eskatuz, ezberdintasun sozialak eta oinarrizko elikagaien gehiegizko garestitzea direla eta. Errebolta horiek iraun zuten bitartean, eta lehen ministroak dimisioa eskatu ondoren, Ben Alik 2014ko hauteskundeetara ez zela aurkeztuko iragarri zuen.

2011ko urtarrilaren 14an, matxinadaren nondik norakoak ikusita herrialdea utzi zuen Gobernua Armadaren esku utzita, eta Sardiniara (Italia) joan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea