Mundua -

Italia

Berlusconi eroskeria eta adingabekoen prostituzioagatik ikertuko dute

Arcoreko etxean egindako jaietan adingabeko prostituta batekin harremanak izan eta horiek ikertzea galarazten saiatzea leporatzen dio Fiskaltzak lehen ministroari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaneko Fiskaltzak Silvio Berlusconi lehen ministroaren kontrako prozesua ireki du ustez "eroskerian" eta "adingabeko baten prostituzioan" nahastuta dagoelako. Kasuari "Ruby kasua" deitu diote Karima Ruby el Mahroug nerabeari erreferentzia eginda.

Akusazioaren arabera, 2010eko maiatzaren 27a eta 28a bitarteko gauean, Berlusconik, lehen ministroa dela aprobetxatuz, Nicole Minetti Pueblo de la Libertad alderdiko aholkularia nerabearen ardura hartzera behartu duen.

Milaneko Fiskaltzak adingabeko prostituta batekin izandako harremanak ezkutatzea leporatu dio Berlusconiri. Harreman horiek Arcoreko etxean ospatutako jaietan izan zituzten. Jai horietan gertatutakoa ikertzea galarazten saiatzea eta egotzi diote lehen ministroari.

Edozein funtzionario erosten saiatu eta, botereaz edo izenaz baliatuz, hirugarren pertsona bati dirua "edo bestelakoak" promesteagatik lau eta hamabi urte bitarteko zigorra aurreikusten du Italiako Zigor Kodeak.

"Adingabekoen prostituzio" delitua larrigarri bezala gehituko litzaioke Berlusconiri. Adingabeko batekin ditu truke harreman sexualak izateak sei hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorra ekar liezaioke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea