Mundua -

NBE

Azken hiru urteetan Yemenen ia 2.400 haur hil direla salatu du Unicefek

Nazio Batuen Erakundeko sailak adierazi du "oso kezkatuta" dagoela Saada probintziako egoeragatik bereziki, atzo bonbardaketa batean 50 pertsonatik gora hil zituzten eremuan.

Haur bat zaurituta Yemenen. Argazkia: EiTB
Haur bat zaurituta Yemenen. Argazkia: EiTB
Haur bat zaurituta Yemenen. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 2.400 haur hil dira Yemenen azken hiru urteetan Unicef Nazio Batuen Erakundeko Haurren sailak jakitera eman duenez, eta gatazkaren aldeei zibilak errespetatzeko eskatu die, atzo Saudi Arabiak egindako bonbardaketan gutxienez 50 lagun, tartean 29 haur, hil eta gero.

"Ia 2.400 haur hil dira 2015eko martxotik, eta 3.600 inguru larri zauritu gerra honetan", adierazi du Interneteko sare sozialetan Meritxell Relano Unicefek Yemenerako duen ordezkariak.

NBEko funtzionarioak Saada probintziako egoerarekiko kezka agertu du, atzo Saudi Arabiak bonbardatu zuen probintziarekiko hain zuzen. 50 hildakotik gora eta 77 zauritu utzi zituen atzoko erasoak.

"Oso kezkatuta gaude Saadako egoerarekin, bertan hainbat haur hil baitira, eta gutxienez 35 larri zauritu baitira", azaldu du Relanok.

Yemeneko gatazka armatua 2014ean hasi zen, errebelde hutiek Sana eta beste probintzia batzuk okupatu zituztenean, eta 2015ean gogortu egin zen herrialde sunien koalizioa, Saudi Arabia buru duena, Abdo Rabu Mansur Hadi Yemengo presidentearen alde indarra erabiltzen hasi zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Albisteak Nerabezaroa albisteak Giza eskubideak albisteak Asia azken ordukoa GKEak