Mundua -

Bilera

Boli Kostak bizi duen egoeragatik bere kezka agertu du NBEk

Laurent Gbagbo presidentetza uzteko eskaera eta pausuak ere babestu egin ditu Nazio Batuen Erakundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boli Kostan bizi den egoeraren "hauskortasunagatik" bere "kezka" azaldu du gaur Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak. Gatazka bizi du Boli Kostak iragan hilabeteko hauteskundeetatik.

Laurent Gbagbo presidentetza uzteko eskaera eta pausuak ere babestu egin ditu Nazio Batuen Erakundeak.

"Egoerraren hauskortasuna ikusita bere kezka azaldu du gaur Batzordeak, eta Afrikako Mendebaldeko Estatuen Erkidegoak egindako esfortzuak babestu ditu", azaldu du Ivan Barbalic presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea