Mundua -

Iruzkina

Boli Kosta, kolokan

Herrialdeko presidenteak hauteskundeak galdu ditu, baina ez du agintea utzi nahi. Gerra zibila lehertzear egon liteke.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra Zibila berpiztearen beldur da Boli Kosta, 2000 eta 2002 urte bitartean izan zen amesgaiztoa errepika dadin beldur.

Protagonistak ordukoak dira, alde batetik Laurent Gbagbo oraingo presidentea, duela hilabete izandako hauteskundeetan galtzaile izan arren, boterea utzi nahi ez duena. Eta bestetik, Alassane Ouattara, duela 10 urte hauteskundeetan, burkinafasoar familia izategatik hautagaitza debekatu zioten gizonezko bera. Oraingoan, hauteskundeak irabazi ditu, baina ez dio Presidentziari eutsi Gbagbok ez duelako alde egin nahi.

Boli Kosta gerra zibilaz geroztik bitan banatua dago, Gobernuak herrialdearen hegoaldea besterik ez du kontrolatzen eta iparraldea Indar Berriak izeneko talde erreboltari baten esku dago.

4.000 soldadu frantziar mugan daude, aurkaketak eta erasoak ekidin asmoz eta Frantziak, Boli Kostako antzinako potentzia koloniala izandakoak, herrialdean eragina izaten jarrai dezan.

Ouattararen alde agertu da Frantzia eta baita Boli Kostaren potentzia nagusia den Nigeria ere. Gbagbok ez du sostengurik, baina botereari eusten dio eta indarkeria lehertu da jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea