Mundua -

Bilera

Immigrazioari erantzuteko erreforma sakona eskatu dute Macronek eta Contek

EBren eta pertsona etorkinek igarotzen dituzten herrialdeen arteko harremanak “berrantolaketa sakona” behar duela uste dute Frantziako presidenteak eta Italiako lehen ministroak.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Giuseppe Conte Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Giuseppe Conte Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Giuseppe Conte Italiako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunaren eta pertsona etorkinek igarotzen dituzten herrialdeen arteko harremanak eta asilo eskatzaileak hartzeko antolamendu kolektiboak “berrantolaketa sakona” behar dutela uste dute Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak.

Europari eraginkortasuna eta elkartasuna falta izan zaio. Migrazioaren erronkari aurre egiteko erreforma sakon baten unea iritsi da”, esan du Macronek prentsaurrekoan, Conterekin bildu ondoren.

Bestalde, jatorriko herrialdeetan asilo-eskatzaileak identifikatzeko zentro europarrak sortzea proposatu du Italiako buruzagiak, bide batez pertsona etorkinen joan-etorria lekuan bertan kontrolatu ahal izateko.

Macronen hitzetan, Europar Batasunak egin beharreko erreformak lehendabizi “Estatu kideen arteko lankidetza indartu behar du, baita Mediterraneoko beste herrialdeekin ere, batez ere hegoaldeko itsasertzean”.

Zentzu horretan, “ekimen berriak martxan” jartzea eskatu du Macronek. Horretarako, Frantziak eta Italiak “Espainia eta Alemaniarekin bat egin” behar dutela uste du.

Conteren ahotan, “erabateko paradigma aldaketa beharrezkoa da”. Jatorriko zein etorkinek igarotzen dituzten herrialdeetan zentro europarrak sortuz “heriotzaren bidaiak prebenitzea” beharrezkoa dela uste du Italiako agintariak, errefuxiatu statusa lor dezaketen hautagaiak identifikatzeko.

Era berean, “lehen harrerako Estatuaren kontzeptua” aldatzearen alde agertu da; izan ere, orain pertsona etorkinak hartzen dituen herrialdeak asilo eskaerak bideratu behar ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea