Mundua -
Aldaketak Gobernuan
Venezuelako Gobernuaren 'eraberritze partziala' iragarri du Madurok
"Datozen egunotan aldaketak egingo ditut Gobernua indartzeko", esan du Madurok.
Agentziak | Erredakzioa
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "datozen egunotan" Gobernuaren "eraberritze partziala" egingo duela iragarri du; batez ere, ekonomiari eta zerbitzu publikoei eragiten dieten "oinarrizko elementuak" aldatuko dituela esan du.
"Datozen egunotan aldaketak egingo ditut Gobernua indartzeko", esan du Madurok Caracasen, Venezuelako Alderdi Sozialistako Gazteriaren aurrean.
Halaber, ministro berriei zein karguan jarraituko dutenei "egin behar dutena" azaltzeko gutuna prest duela esan du Venezuelako presidenteak. Ministroorde guztiak Alderdi Sozialistako gazteak izatea nahi du Madurok.
"Gazteak Errepublikaren gidaritza hartzen joan daitezen egingo ditut aldaketak", azaldu du.