Mundua -
Venezuela
Venezuelako Gobernuak esan du gaur hasiko dela presoak askatzen
Venezuelan "indarkeria politikoa egotzita" atxilotuta dauden presoentzako onurak ezarri ditu Nicolas Maduroren Gobernuak.
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelan "indarkeria politikoa egotzita" atxilotuta dauden presoak ostiral honetan askatzen hasiko direla esan du Jorge Rodriguez Venezuelako Gobernuko Komunikazio ministroak.
Nicolas Maduroren Gobernuak onurak iragarri ditu Venezuelako justiziaren menpe dagoen talde horrentzat. Besteak beste, indarkeria politikoa, Konstituzioaren aurkako ekimenak eta Errepublikaren eta Aberriaren aurkako delituak leporatu zaizkiela esan du Rodriguez ministroak.
Egiaren, Justiziaren eta Bakearen Batzordeak zuzenduko du prozesua, Ministerio Publikoarekin elkarlanean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea