Mundua -
Atxiloketa
Gazte bat atxilotu dute Visa eta Paypalen aurka egindako erasoengatik
Pirata informatikoen talde handi baten partaide izan liteke, eta orain zerbitzuak debekatzen dituzten erasoetan partaide izateagatik ikertzen ari zaie.
Erredakzioa
Herbeheretako fiskaltzak adierazi duenez, 16 urte dituen Holandako nerabe bat atxilotu zuten asteazkenean, Visa, Mastercard eta Paypalen Interneteko orrialdeen aurkako eraso zibernetikoetan parte hartzea egotzita; enpresa horiek Wikileaksen emateak blokeatu ostean.
Mutikoak Wikileaksi lagundu nahian Payback eta Anonymousek antolatutako eraso zibernetikoetan parte hartzea aitortu ondoren, Holandako Teknologia Handiko Krimenen kontrako Unitateak atxilotu egin zuen.
Atxilotuaren nortasunaren berri eman ez badute ere, pirata informatikoen talde handi baten partaide izan liteke; orain, zerbitzuak debekatzen dituzten erasoetan parte hartzea ikertzen ari zaie.
Eraso zibernetikoen eraso ugariak asteartean hasi ziren Julian Assange Wikileaksen sortzailea Londresen atxilotu zutenean. Assange Suediako poliziek atxilotu zuten, Interneteko portaleko lankide bati hainbat delitu sexual egitea leporatuta.