Mundua -
Gatazka politikoa
AEBk Venezuelako bi diplomazialari kanporatu ditu
Nicolas Maduro presidenteak asteartean Todd Robinson eta Brian Naranjo AEBko diplomazialariak Venezuelatik kanporatu ostean hartu du erabakia AEBko Estatu Departamentuak.
Agentziak | erredakzioa
AEBko Gobernuak Venezuelako bi diplomazialari estatubatuar kanporatzeko agindua eman du, eta horretarako 48 ordu eman dizkie AEBko Estatu Departamentuak.
Hori horrela, Carlos Ron Ramirez Venezuelako negozioetako arduraduna Washingtonen eta Venezuelako kontsulordea Houstonen (Texas) AEBtik alde egin beharko dute.
Nicolas Maduro presidenteak asteartean Todd Robinson eta Brian Naranjo AEBko diplomazialariak Venezuelatik kanporatu ostean hartu du erabakia AEBko Estatu Departamentuak.
Ron Ramirez eta Robinson norbere herriko ordezkari gorenak ziren diplomazia lanetan; izan ere, Washingtonek eta Caracasek orain dela zortzi urte ez dituztela enbaxadoreak elkarrekin trukatzen.