Mundua -

Italia

Gobernua osatzeko ardura eman dio Mattarellak Conteri, eta 'erreparoekin' onartu du

Ugo Zampetti Quirinale jauregiko idazkari nagusiak komunikabideen aurrean baieztatu du estatuburuaren egoitzan, Mattarellak eta Contek ia bi ordu bilduta eman ondoren.

Giuseppe Conte Italiako lehen ministro berria. Argazkia: EFE
Giuseppe Conte Italiako lehen ministro berria. Argazkia: EFE
Giuseppe Conte Italiako lehen ministro berria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergio Mattarella Italiako presidenteak Giuseppe Conte legelariari Gobernua osatzeko ardura eman dio gaur. Contek “erreparoekin” onartu du. 5 Izar Mugimendu (M5S) antisistemak eta eskuin muturreko Iparraldeko Ligak (LN) Conte proposatu zuten.

Ugo Zampetti Quirinale jauregiko idazkari nagusiak komunikabideen aurrean baieztatu du estatuburuaren egoitzan, Mattarellak eta Contek ia bi ordu bilduta eman ondoren.

Lehen ministroak ardura onartu du, baina “erreparoekin”; Mattarella presidenteari ministroen zerrenda aurkeztu bitartean.

Ministroak aurkeztu, zina eta aurreko Gobernuarekin botereak eskualdatzea izango dira hurrengo pausoak, eta azkenik, Parlamentuko bi ganberen konfiantzazko botoa; Diputatuen Ganbera eta Senatua, litekeena datorren astean.

'Establishment'aren aurkako bi alderdien proposamena jaso zuen Mattarellak iragan astelehenean. Bi egun hartu ditu Errepublikako presidenteak, lehen ministroaren egokitasunaz erabakitzeko.

Eskarmentu politikorik ez duelako Conteren gaitasuna ezbaian jarri dute aste honetan. Zenbait komunikabidek jakinarazi zutenez, bere curriculumean agertzen diren ikastaro batzuk ez zituen eman.

Hala ere, M5Sk eta LNk Conteren hautagaitza baieztatu dute.

54 urteko Giuseppe Conte Apuliakoa da. Zuzenbide irakaslea da, eta burokrazia legegilearen aurkako eta meritokraziaren aldeko jarreragatik ezaguna da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Italia