Mundua -

Filtrazioak

Eskura duen informazioaren % 0,5 baino ez du filtratu Wikileaks-ek

Dokumentuak igortzeko erritmoa mantentzen badu, Wikileaksek sei urte eman ahal izango ditu informazioa zabaltzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte 1.269 agiri diplomatiko filtratu dituela esan du gaur Wikileaks webguneak, eskura duen informazioaren % 0,5 besterik ez.

Guztira, munduko AEBetako enbaxadetako 251.287 dokumentu ditu Wikileaks-ek. Informazioa argitaratzeak Washingtonen kritikak jaso ditu eta Amerikako Estatu Batuetako diplomazioaren sekretuak agerian utzi ditu.

Dokumentuak igortzeko erritmoa mantentzen badu, Wikileaksek sei urte eman ahal izango ditu informazioa zabaltzen. Atariak nazioarteko bost egunkariri ematen dizkio dokumentuak: El País, Le Monde, Der Spiegel, The Guardian eta The New York Times.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea