Mundua -

'Lanean erritmo berdinean'

Assangeren atxiloketa ez du WikiLeaks geldituko

"Julian Assangerekin zerikusia duen edozerk ez du gaurko eta datozen egunetako WikiLeaksen agirien argitalpena geldituko", esan dute Wikileaksetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange WikiLeakseko sortzailearen atxiloketak Londreseko komisaria batean ez ditu web orrialdearen asmoak aldatuko eta agiriak argitaratzen jarraituko dute, web orrialdeko bozeramaile batek jakinarazi duenez. Ildo horretan, Londresen eta munduko beste toki batzuetan lanean jarraituko dutela esan dute.

"WikiLeaks lanean ari da. Aurreikusitako erritmo berdinarekin jarraitzen dugu", esan du Kristinn Hrafnsson orrialdeko bozeramaile batek Estockholmotik.

"Julian Assangerekin zerikusia duen edozerk ez du gaurko eta datozen egunetako WikiLeaksen agirien argitalpena geldituko", esan dute Wikileaksetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea