Mundua -

Erresuma Batuan

WikiLeaksen sortzailea kartzelan izango da hilaren 14ra arte

Suediak atxilotzeko agindua aurkeztu ostean atxilotu dute Julian Assange, BBC telebista kateak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange WikiLeaksen sortzailea atxilotu du Londreseko Poliziak, BBC telebista kateak jakinarazi duenez. Assangek AEBetako Gobernuaren sekretupeko milaka agiri ezagutzera eman ditu.

"Assange 09:30etan (ordu bat gutxiago Euskadin) atxilotu dute Londreseko komisaria batera joan ostean", Londreseko Poliziak agiri batean jakinarazi duenez. Suediak eskatuta atxilotu dute; izan ere, bortxaketa batean parte hartu zuela susmatzen dute.

WikiLeakseko sortzaileak Westminsterreko Epaitegiko epaileen aurrean deklaratu eta Suediako estradizio aginduaren aurka egin du. "2010eko abuztuan egindako sexu-eraso delitu bi eta bortxaketa bat" egotzi diote Assangeri.

Epaileak kartzelara bidali du Julian Assange, nahiz eta honek fidantzapean aske geratzeko eskaera egin duen. Gauzak horrela, abenduaren 14ra arte kartzelan egongo da Wikileakseko sortzailea, euroaginduaren auzi saioa izan arte.

Atzo Mark Stephens abokatuak aurreratu zuen Assange Erresuma Batuko Poliziarekin biltzeko prest zegoela jakinarazi zuen, Suediako atxilotzeko agindua jaso ostean.

"Julian Assangeri ez zaio ezer leporatu", esan du Stephensek BBC katean. Izan ere, bere hitzetan, WikiLeakseko sortzailearen asmoa segurtasun indarrei behar duten informazioa "ematea" da.

Bestalde, The Guardian egunkariaren arabera, Assange bideo bat argitaratuko du gaurko egunean zehar.

Bestalde, Assange atxilotzen bazuten WikiLeaksek gelditzen ziren agiri guztiak ikusteko ezkutuko kode bat emango zuela jakinarazi zuen, baina oraingoz ez dute egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea