Mundua -

HAUTESKUNDEAK

Lehendabiziko hauteskundeak Iraken, Estatu Islamikoaren porrotaren ondoren

24 milioi irakiarrek daukate botoa emateko aukera. Estatu Islamikoak egunean zehar atentatuak egiteko mehatxua egin du.

Irakiarrak bozkatzen. Argazkia: Reuters agentzia.
Irakiarrak bozkatzen. Argazkia: Reuters agentzia.
Irakiarrak bozkatzen. Argazkia: Reuters agentzia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ISISen porrotaren osteko lehengo hauteskundeak hasi dira gaur, maiatzak 12, Iraken. Segurtasun neurri handien artean ari dira irakiarrak bozkatzen, atentatu jihadisten mehatxuengatik.

24 milioi irakiarrek daukate bozkatzeko aukera hauteslekuetan. Horiek bertako goizeko 07:00etan (05:00 GMT) ireki dituzte, eta Irakeko 18:00 (15:00 GMT) itxi.

329 eserleku daude jokoan. 320 alderdi politiko aurkeztu dira, guztira 7.367 hautagai.

"Al Nasr" taldeko lehen ministroak, Haidar al Abadik, nahikoa babes lortzeko esperantza du. Euren asmoa Estatua berreraikitzea dela gaineratu du.

Abu Hasan al Muhayirek, Estatu Islamikoko bozeramaleak hauteslekuetan atentauak egiteko mehatxua egin zuen apirilaren 22an. Mezularitzako aplikazio baten bidez jakinarazi zuen "Irakeko xiita Gobernuaren, hauteslekuen eta bertara" hurbiltzen zirenen aurkako erasoak egingo zituztela hauteskunde egunean.

Horrelako gertaerak ekiditeko, segurtasun dispositibo handiak jarri dituzte; bai hauteslekuen inguruan, baita horien sarreretan ere. Gainera aireko segurtasun operatiboak ere jarri dituzte martxan.

Aurreko ostegunean militarrek, segurtasun alorreko langileek, presoek, ospitalizatutako pertsonek eta herrialdetik kanpo bizi diren irakiarrek izan zuten bozkatzeko aukera.

Hauteskunde hauen emaitzak hauteslekuak itxi eta 24 ordura ematea espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Albisteak Hauteskundeak Asia Irak Estatu Islamikoa Ekialde Hurbila gaur