Mundua -

Wikileaks

Assangek baieztatu du iturri batzuk OHEi buruzko informazioa dutela

Wikileaks atariko sortzaileak adierazi duenez, bere Interneteko orrialdeak "jende arraroaren" posta elektroniko asko jaso dituela adierazi du, objektu hegalari ezezagunak ikusi dituztela ziurtatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julien Assange Wikileaks atariko sortzaileak ziurtatu duenez, oraindik argitaratzeko dauden iturri diplomatiko batzuek objektu hegalari ezezagunak (OHE) ikusi dituzte, hala ere, ez ditu zehaztu noiz aterako dituzten datu horiek, ezta zein motatakoak diren ere.

Assangeren arabera, bere web orrialdeak posta elektroniko asko jaso ditu OHE batzuk ikusi dituztela esanez, baina "horiek, argitaratzeko behar diren arauak ez zituzten betetzen".

Assangek adierazpen horiek The Guardianen web orrialdearen bidez emandako elkarrizketa batean egin zituen, eta bertan ziurtatu zuenez, bera eta lantalde osoa euren kontrako mehatxuengatik segurtasun neurriak hartzen ari dira.

Bere aldetik, Sarah Palin Estatu Batuetako presidenteordetzarako hautagaiak "Assangeri Al Qaedako liderren pare jarraitzeko” eskatu du, haren alderdiko beste lider batzuek Wikileakseko langileentzat heriotza-zigorra eskatu duten bitartean.

Assangek jakinarazi duenez, berari edo bere laguntzaile-taldeari zerbait gertatuko balitzaio, "automatikoki" filtrazioen "giltzarriak" zabalduko lituzkete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea