Mundua -
KOLONBIA
Kolonbiako Gobernuak eta ELNk elkarrizketa abiatu dute Habanan
Kolonbiako Gobernuak eta ELNk elkarrizketei hurrengo astean ekingo diela baieztatu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kolonbiako Gobernuak eta ELNk elkarrizketen bidea hartuko dute berriz Habanan, Ekuadorrek herrialde bermatzaile izateari utziko diola esan baitu Lenin Moreno presidenteak.
Elkarrizketarako bidea hartu duten bi aldeek komunikatu bateratu bat bidali dute, eta biek azaltzen dute negoziaketekin berriz hastea erabaki dutela Kuban, "ahalik eta azkarren" itzuli nahi baitute elkarrizketara.
Datorren astean hasiko dira harremanetan eta eskerrak eman dituzte "manifestazioetan babesa eskaini dieten gizarteko gizarte erakunde eta elkarteei", zehazki "heuren herrialdea bitartekotzat eskaini duten herrialdeei". Aldebiko su eten berri bat erabakitzeko bilduko dira Habanan.
Aurreko apirilaren 18an, Morenok Ekuadorrek herrialde bermatzaile izateari uzten ziola komunikatu zuen. Ordura arte, Quiton burutzen ziren elkarrizketa horiek.
Bake prozesua 2017ko otsailean jarri zen abian, ordura arteko aldebiko su eten handiena egin zuten: 101 egunekoa 2017ko urriaren 1etik 2018ko urtarrilaren 9ra.