Mundua -

Australia

Vatikanoko Finantzen burua adingabeei sexu abusuak egitea egotzita epaituko dute

George Pell Australiako kardinala delitu horiengatik auzipetu duten Eliza katolikoko lehen goi karguduna da.

Pell kardinala, Victoria konderriko epaitegitik ateratzen. Argazkia: EFE
Cardenal George Pell. Argazkia: EFE
Pell kardinala, Victoria konderriko epaitegitik ateratzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

George Pell 76 urteko kardinal eta Vatikanoko Finantzen burua adingabeei sexu abusuak egitea egotzita epaituko dute, Australiako egunkariek jakinarazi dutenez.

Australia hego-ekialdeko Victoria estatuko Auzitegiak 11 minutuko saioa egin du asteazken honetan Melbournen, eta epaileak beste saio bat ezarri du maiatzaren 16rako.

Atzo Epaileen Auzitegiak —bigarren mailako epaitegia— erabakitakoaren arabera, nahikoa froga daude Pell epaitzeko.

Gaurko saioan, epailea Fiskaltzarekin eta Defentsarekin mintzatu da auziaren inguruko xehetasunez. Kardinala mutu egon da saioak iraun duen artean, AAP agentziaren esanetan.

Adingabe "ugarik" salatutako sexu abusu "ugarirengatik" epaituko dute Pell. Horietako batzuk Pellen jaioterri den Ballarat hiriko igerileku batean jazo omen ziren, eta beste batzuk Melbourneko St. Patrick's katedralean, 70eko eta 90eko hamarkaden artean. Dena den, ez dute horien inguruko xehetasunik eman, legez debekatuta baitago.

Pederastia kasuak egotzita orain arte epaitu duten lehen kardinala da Pell.

Victoriako Auzitegiak 2017an auzipetu zuen Pell, artean Finantzen burua zela. Bere defentsa prestatzeko "eszedentzia" eskatu zuen Pellek, eta Vatikanoak onartu egin zion. "Eszedentzia epe hori indarrean dago oraindik", adierazi du gaur Vatikanoak Pellen auziaren berri ematean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Epaiketak Gizartea Albisteak Australia Matxismoa Umeak albisteak gaur Eraso sexualak gaur Eliza Katolikoa eta abusuak Eliza Katolikoa albisteak