Mundua -

Maiatzaren Lehena

200 pertsona atxilotu dituzte Parisko istiluetan

'Black blocs' izenekoek objektuak jaurti dituzte polizien aurka, eta Poliziak gas negar-eragileak jaurtiz eta ur-kanoiak erabiliz erantzun die.

109 lagun atxilotu dituzte, Parisko manifestazioan

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manifestarien eta Poliziaren arteko istiluak gertatu dira asteartean Paris erdialdean. Maiatzaren Lehenerako protesta deitu zuen CGT Frantziako sindikatuak, eta 200 pertsona atxilotu dituzte liskarretan.

Ibilbidean, Bastilla plazatik Italia plazara, 1.500 polizia eta soldadu zabalduta zituzten agintariek, badaezpada, eta, hala ere, liskarrak direla eta, aurreikusitako ibilbidea aldatu behar izan dute.

Protesta hasi eta gutxira, 1.200 bat kaputxadun eta maskaratu atzeman ditu Poliziak Austerlitz zubian, ibilbidearen erdialdean gutxi gorabehera, Twitter sare sozialean azaldu duenez.

'Black blocs' izeneko taldearen kideek objektuak jaurti dituzte polizien aurka, eta Poliziak gas negar-eragilea jaurtiz eta ur-kanoia earbiliz erantzun die.

LISKARRAK PARIS EFE

LISKARRAK PARIS EFE

Molotov koktelek eta objektuek kalteak egin dituzte McDonald's jatetxe batean, baita auto kontzesionario batean eta hiri-altzarietan ere, edukiontzietan esaterako.

Indarkeria eta bandalismoa "irmo" gaitzetsi ditu Gerard Collomb Frantziako Barne ministroak. "Liskar larriekin bukatzeko eta ekintza higuingarri horien egileak atxilotzeko behar den guztia egingo dugu", esan zuen Twitter sare sozialaren bidez.

Guztira, 20.000 pertsona bildu ditu sindikatu horrek deitutako manifestazioak, baina beste 14.500 "erradikalek" deialditik at egin dute protesta, 'black bocs' izenarekin ezagutzen diren 1.200 lagun tartean, Michel Delpuech Parisko prefetak prentsaurrekoan azaldu duenez.

Poliziak 30.000 pertsona zenbatu zituen iaz hiriburuan izandako protestetan.

CGT sindikatuak indarkeria gaitzetsi du. Sindikatuaren arabera, 55.000 pertsona bildu dira Parisen, 2017an baino 25.000 gutxiago, eta Frantzia osoan 210.000 pertsona atera dira kalera, horren esanetan.

PARIS LISKARRAK EFE

PARIS LISKARRAK EFE

Manifestazioa Parisen. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Langileen nazioarteko eguna Ekonomia Albisteak Manifestazioak