Mundua -
Suitza
Sei mendizale hil dira hotzak jota Suitzako Alpeetan
Ekaitz batek harrapatu zituen eta gaua mendian igaro behar izan zuten, aterperik gabe, 3.270 metrora.
Agentziak | Erredakzioa
Sei mendizale hil dira hotzak jota Suitzako Alpeetan, Arollako eski-estaziotik gertu. Ezbeharra igandetik astelehenerako goizaldean gertatu zen.
Ekaitz batek harrapatu zituen eta gaua mendian igaro behar izan zuten, aterperik gabe, 3.270 metrora. Guztira, 14 izan dira erreskatatutako mendizaleak.
06:30 aldera (04:30ean EAEn) Vignetteseko etxolako guardiak laguntza eskatu zien larrialdietarako laguntza zerbitzuei pertsona horiek erreskatatzeko.
Guztira zazpi helikoptero, hainbat mediku eta beste hainbat gidari ibili dira erreskate-lanetan.
Ikerketa abiatu dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea